Sasieta mankomunitatea

Albiste nabarmenduak rss

GABONETAN HONDAKINEN BILKETAN ALDAKETAK

2025/12/18

Jarraian gabon jaiengatik aldaketak izango dituzten zerbitzuen berri emango dizuegu:

 

ATEZ ATEKO BILKETA: ITSASONDO, SEGURA, ZALDIBIA

Ontzi arien bilketa egun bat aurreratuko da: kubo horiak 23an atera behar dira, kubo urdinekin batera, 24 goizean zehar jasotzeko.

*Zaldibiako errefusa 25ean atera behar da, 26an, goizean zehar jasotzeko.

 

BILKETA KOMERTZIALAK

  • BEASAIN, URRETXU, ZUMARRAGA

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) paper eta kartoi edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo. 25ean eta urtarrilaren 1ean, nahiz eta jai eguna izan, atera ditzakezu.

  • ORDIZIA

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) ontzi arinen eta paper eta kartoi edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo.

  • LEGAZPI

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) errefusa eta paper eta kartoi edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo.

  • OLABERRIA

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) errefusa edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo. 25ean eta urtarrilaren 1ean, atera ditzakezu, eta 26 eta 2an, goizean zehar jasoko da.  

  • IDIAZABAL, ZEGAMA

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) errefusa eta paper eta kartoi edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo. 25ean eta urtarrilaren 1ean, atera ditzakezu, eta 26 eta 2an, goizean zehar jasoko dira.  

  • ORMAIZTEGI

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) paper eta kartoi edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo. 25ean eta urtarrilaren 1ean, atera ditzakezu, eta 26 eta 2an, goizean zehar jasoko da.  Gainerako egunetan bilketak normaltasunez egingo dira.

  • LEGORRETA

Abenduaren 24ean eta 31an (asteazkenak) ontzi arinen edukiontzien bilketa pertsonalizatua ez da egingo. Bilketa hauek egun bat aurreratuko dira: 23an eta 30ean atera behar dira, 24 eta 31 goizean zehar, edukiontzi urdinekin batera, jasoko dira.  

 

BILKETA INDUSTRIALA

25 eta 31kako paper eta kartoi bilketa egun bat atzeratuko da: 25 eta 1ean atera eta 26 eta 2 goizean zehar jasoko dira.

+ Gehiago irakurri


Konpost banaketa egin dugu konpostaguneetan

2025/12/17 | Konpostajea

Mankomunitatea, Ataun, Ezkio-Itsaso, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Segura, Zaldibia

 

Auzo konpostaguneetan ondutako konpost uztaren banaketa egin dugu!

 

 

+ Gehiago irakurri


SEGURAKO BI KONPOSGUNEAK BERRITU DITUGU

2025/11/21

Mankomunitatea, Segura

Segurako komunitateko bi konpostaje-instalazio berritzea eta egokitzea.

 

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitateak hondakinak biltzeko zerbitzua arautzen duen Ordenantza berriaren proiektua onartzeko izapideak hasi ditu.

2025/11/14

Horretarako, Sasieta Mankomunitateak mankomunitatea osatzen duten udalerrien eremuan etxeko hondakinak eta hondakin komertzial ez-arriskutsuak bildu eta lekualdatzeko zerbitzua arautzen duen Ordenantza berria onartu aurretik, mankomunitateak kontsulta publikoa egin nahi du, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzeko

+ Gehiago irakurri



Ikusi eta ikasi

Konposta aldizkaria, abendua 25

Konposta aldizkaria, iraila 25

Beiraren zikloa

Hondakinak bereizteko gida

Horian zer sar daiteke?

Minigarbigunean zer sartu

Kafe kapsulen edukiontzia

Sasieta Mankomunitatea
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua